Gaur, Tolosan, Tolosa CF-k omenaldia eskainiko dio Latu amezketarrari. Oso estimatua izan zen pertsona gogoratzea izango da ekitaldiaren helburua, haren ibilbidea eta utzitako arrastoa aitortuz.

Omenaldia gaurko jardunaldiaren baitan egingo da, Tolosa eta Intxurreko beteranoen arteko partidaren ondoren, eta Tolosa CF-ko kideez gain, senideak, lagunak eta futbolaren bueltan Latu ezagutu zuten herritarrak ere bertan izango dira. Ekitaldi sinboliko baina hunkigarria izango da, haren oroimena bizirik mantentzeko.

Amezketatik ere hurbiletik jarraitu nahi izan da ekimen hau, Latu gure herrikoa baitzen, eta bere konpromisoa, gertutasuna eta kirolarekiko zaletasuna askoren gogoan geratu dira.

Amezketako Udalak eskerrak eman nahi dizkio Tolosa CF-ri omenaldi hau antolatzeagatik, eta besarkada beroa helarazi nahi die Laturen senide eta lagun guztiei.