Udalak gimnasioaren instalazioak berritzen jarraitzen du herritarren beharrei erantzuteko. Oraingoan, kettlebell-ak, bi eliptika berri eta giharrak lantzeko aparatu berri bat jarri dira erabilgarri. Lehendik zegoena mantendu egin da, beraz, aurrerantzean aukera gehiago izango da entrenamenduak egiteko!
Ekipamendu berriek entrenamenduak hobetzeko eta erosotasun handiagoz ariketa egiteko aukera eskainiko dute. (Gogoratu, aparailuak egoki zaintzea ezinbestekoa dela berauen iraupenerako).
Gaur arratsaldeko 7:30etan, bazkideekin gimnasioan elkartuko gara, aparailu berrien kokaleku egokiena zehazteko, eskertuko genuke posible duen oro bertara agertzea.