Bihar, 2025eko urriaren 25ean (larunbata), Amezketan ospatuko da Goitibera Sari Nagusia,  Egun berezia izango da herrian, hainbat kategoriatako parte-hartzaileekin eta ikusle ugari espero direlarik.

Trafiko eta aparkaleku neurriak

Lasterketa dela eta, ondorengo neurriak hartuko dira:

  • Sasturain tabernaren atzeko aparkalekua eta elizaren atzeko aparkalekua
    → Libre utzi beharko dira eguerdiko 12:30etik aurrera.

  • Arratsaldeko autobus zerbitzuaren ibilbidea aldatuko da, probaren ondorioz. 14.45eko eta 18:20ko autobusak, soilik herriguneraino emango du zerbitzua, Ergoenera igo gabe.
  • Sasturain paretik hasi eta Bordatxurirainoko errepidea itxita egongo da 15:30etik 19:00etara.
    → Tarte horretan, 40 minuturo irekiko da ibilgailuek igaro ahal izateko.

  • Lasterketa Bordatxuritik abiatuko da, eta parte-hartzaile bakoitza 40 segunduro aterako da irteerako puntutik.

Herritarrei gomendioak

Amezketako Udalak herritarrei pazientzia eta ulermena eskatzen die.
Beharrezkoa da bolondres eta antolatzaileen argibideei kasu egitea, proba segurtasunez garatzeko.

Halaber, ingurumenaren zaintzaren alde, gogorarazten da ikusle bakoitzak sortutako zaborra berekin eraman beharko duela.
Mesedez, ez utzi ezer lurrean eta lagundu dezagun ingurua garbi mantentzen.

Ikuskizun ikusgarria

Goitibera lasterketa doakoa izango da ikusleentzat, eta arratsalde aparta eskeiniko dute partehartzaileek.

Eskerrik asko guztioi zuen elkarlanagatik, errespetuagatik eta pazientziagatik.


Egun eder bat opa dizuegu guztioi!