2015az geroztik Gipuzkoako Ur Kontsortzioak kudeatzen du gure etxeetara iristen den ura. Oso zerbitzu garrantzitsua da beraz, denok egunero erabiltzen baitugu. Baina, ba al dakigu nola funtzionatzen duen gure herriko ur sistemak? Nondik dator ura eta nora doa? Zein tratamentu egiten dira? Nola egiten dira konponketak?…
Guzti hau herritarrok ondo jakiteko, interesgarria iruditu zitzaigun, Ur Kontsortzioko Gerenteak kontsortzioaren funtzionamendua zuzenean azaltzea, eta asteazken honetan, urtarrilak 15, etorriko da Amezketara.
Pernando Amezketarra kultur etxeko areto nagusian bilduko gara arratsaldeko 18:00etan.

