Amezketako gimnasioan zeuden aurreko zintak egoera txarrean zeudenez, Amezketako Udalak bi zinta berri jarri ditu, erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko. 2025ean eliptikak ere aldatu ziren, baita elementu berri batzuk jarri ere.
Ekipamendu berriekin, entrenamendu egokiagoak egiteko aukera izango dute erabiltzaileek. Pixkanaka gimnasioa hobetuz doa, erabiltzaile kopuru handia du eta egoki mantentzea denon ardura da.



