Duela aste batzuk, Amezketako Udaletik ohar bat zabaldu genuen aparkaleku debekuak eta seinaleztatutako eremuak errespetatzeko eskatuz. Hala ere, oraindik ere herrian gaizki aparkatutako ibilgailu ugari topatzen ari gara, eta horrek arazo larriak sortzen ditu: oinezkoentzat eta gurpildun aulkidunentzat,… oztopoak, segurtasun arriskuak eta, azkenik, herriko zerbitzuak normaltasunez ematea eragozten du.

Aurreko astean bertan, adibidez, zabor bilketa egiten duen kamioiak ezin izan zuen bere lana egin ibilgailu bat gaizki aparkatuta egoteagatik. Kasu askotan, gainera, metro gutxira aparkaleku libreak egoten dira, beraz, eragozpen horiek erraz saihestu litezke.

Horren aurrean, Udaletik irmoki eskatzen diegu herritarrei eta bisitariei errespetatu ditzatela aparkatzeko arauak eta seinaleak. Zabaldutako ohar hauek eraginik izaten ez badute, beste modu bateko esku-hartzeak eskatzera behartua izango da Udala.

Eskerrik asko ulermenagatik eta elkarlanagatik. Guztion onerako da.