Gaur, Frontoi Zaharreko berrikuntza lanekin hasi dira. Lan hauen helburua instalazioak hobetzea eta herritarren erabilera seguruagoa eta atseginagoa izatea da.

Egiten ari garen lanen artean honakoak daude:
– Presioko urarekin garbiketa sakona
– Juntak hartzea eta konpontzea
– Pintaketa
– Hesi berria jartzea

Lanak datozen egunetan burutuko dira, eta ahaleginak egingo ditugu ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko. Barkatu aldez aurretik sor daitezkeen eragozpenak eta eskerrik asko zuen ulermenagatik.