LandaGo proiektua Amezketara iritsi da: zatoz ezagutzera eta parte hartu!
Amezketako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die LandaGo izeneko proiektu berritzailea ekainaren 4an, bihar, gure herrira iritsiko dela. LandaGo Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako ekimen aitzindaria da, eta bere helburu nagusia da landa eremuetako mugikortasuna hobetzea, garraio publikoaren osagarri izango den ibilgailu autonomo eta jasangarri baten bidez.
Proiektu honek herritar guztien irisgarritasuna, autonomia eta bizi-kalitatea hobetzea bilatzen du, batez ere garraio zerbitzu mugatuak dituzten herrietan. Teknologia aurreratuak erabiliz, ibilgailuak modu autonomoan mugi daitezke, ingurune zail eta estuetan ere segurtasunez funtzionatuz.
Ekainaren 4an, herritarrek aukera izango dute auto hau Amezketan bertan probatzeko. Gainera, saio informatibo bat izando da Kultur Etxeko areto nagusian, 10:45ean, non proiektuaren xehetasun guztiak azalduko diren: zer helburu dituen, nola funtzionatzen duen ibilgailuak, zein den egutegia, eta zer eragin izan dezakeen gure egunerokoan.
Zatoz eta parte hartu!
Hau aukera paregabea da etorkizuneko mugikortasun eredua gertutik ezagutzeko eta zure iritzia emateko. Proiektuaren arrakasta herritarren parte-hartze aktiboan oinarritzen da.