OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak eta Amezketako Udalak, Energia Argitu programaren barruan, Energia Komunitatearen kideentzako tailer berezi bat antolatu dute. Bertan, zure komunitatearen egungo egoeraz gehiago jakiteko eta kide izateak dakartzan onurak eta betebeharrak sakonago ulertzeko aukera izango duzu.

Xehetasunak:

  • Data: Abenduaren 16a
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Kultur Etxea, LIburutegi ondoko gela, Amezketa

Tailer honen edukiak:

  1. Energia Komunitateen oinarriak eta adibide praktikoak: Egoera orokorra eta arrakastaz funtzionatzen ari diren beste komunitate batzuen ereduen azterketa.
  2. Teknologia, finantza eta gobernantza: Gobernantza parte-hartzailea eta ekonomia plangintza epe luzera nola egin erakutsiko da.
  3. Jasangarritasuna eta tokiko estrategiak: Zure udalerrira egokitutako iraunkortasun-estrategia pertsonalizatua lantzeko aukera.

Parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa da:
Epea: Abenduaren 13a arte
Izena emateko bideak:

Ez galdu zure komunitatearen etorkizunean aktiboki parte hartzeko aukera! Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu: www.argitu.eus.

Zure ekarpena ezinbestekoa da guztiontzako energia jasangarriago eta parte-hartzaileago bat eraikitzeko!