Urtero egin ohi duen bezala, Ehunmilak lasterketa, gure herritik igaroko da!
Ostiraletik larunbaterako gauean (uztailaren 11tik 12ra) eta egun osoan zehar, Ehunmilak ultra-trail lasterketa ospetsua Amezketatik pasatuko da. Horri esker, aukera paregabea izango dugu lasterkariak herrian bertan ikusteko, eta euren ahalegina eta indarra bertatik bertara bizitzeko.
Herriko bolondres talde bat ere lanean ariko da egun horretan, lasterkariei harrera egin eta laguntzen.
Gonbidatuta zaudete guztiok giro berezi horretaz gozatzera, korrikalariei animoak ematera eta gure herrian eskainiko duten ikuskizun berezia bizitzera!