Edinorretik jaso dugun mezua duzue hau. Bazkideen izan dituzten zalantzak eta erantzun tasa baxua ikusita, aurtengo merkaturatzaile negoziaketa eta hautaketa prozesua azaltzeko, informazio saioa antolatu dute gaur arratsalderako. Oso garratzitsua omen da guztien erantzuna, nahiz eta bere merkaturatzaileetan geratzeko erabakia hartu. Izan ere, etorkizunean banaketa akordioak aldatu nahi badira ezinbestekoa dute bazkide bakoitzaren merkaturatzailea zein den jakitea.
Beraz, gaur arratsaldean kultur etxean on line saio bat izango da, 18:00etan, komerzializadora berriaren hautaketari buruzko informazioa emateko eta zalantzak argitzeko.