Amezketak badu dagoeneko aspalditik behar zuen BIDEGORRIA, eta ez dugu ahaztu behar urte askoan egindako lan isilaren eta etengabearen fruitua dela. Orain, gure gorputzak eskertuko digunpaseoa segurtasunez ematekoaukera dugu eta Ugarte eta Amezketa arteko komunikazioa ere erraztu digu herritarroi. Beraz, denon eraginez lortutakoaz POZTU egin behar dugu, eta hori adierazi behar dugu HERRI INAUGURAZIO festa honekin. Goazen denok azaroaren 2an bidegorritik Ugartera.

Bidegorriak behar gaitu, eta guk behar dugu bidegorria!

NOIZ: azaroaren 2an (igandea).

Amezketako guraso, ume, gazte zein helduak parte hartzera gonbidatuta zaudete, denon festa izango da!

IRTEERA ORDUA: 11:00etan, etxafuego (suziri) eta musikaz lagunduta, Amezketako plazatik irtengo gara Ugarte aldera.

UGARTEN: alkatearen hitz batzuk eta hamaiketakoa izango dugu Ugarteko Elkartean.

ANIMATU!!!!