Bidegain etxearen aurrekaldeko zoruaren berritze lanak amaitu dira dagoeneko. Aurrez esan bezala, ur-hoditeria berritzeko aprobetxatu dira lanak.
Azkenik, gogorarazi, eremu hau erabilera publikokoa izanik, diru publikoarekin ordaindu direla lanak, eta garajeen aurrealdean kotxeak egotea baimentzen jarraituko badugu ere, mahaiak dauden eremuan kotxeak uztea edota antzeko beste erabilera pribaturik ez dela onartuko.



