Amezketako Udalak baserri bideak hobetzeko lanekin jarraitzen du. Astelehenean hasiko dira 2025eko konponketa lanak, zehazki, eliza ondoko eskoilera izango da lehenengo lana.

Lanek irauten duten bitartean, arreta eta pazientzia eskatu nahi dizuegu bertatik pasa behar duzuen herritarroi. Printzipioz, ibilgailuen joan-etorriak bermatuta egongo dira, hala ere, egon adi argibideei, bidea itxi beharko balitz, Arrondo auzoko bidea erabili beharko da.
Gogorarazi nahi dugu lan hauen helburua bideen egoera hobetzea eta segurtasuna bermatzea dela.

Eskerrik asko zuen ulermenagatik eta lankidetzagatik.