Ostiraleroko herriko azokan, bihartik aurrera, beste postu bat gehiago izango dugu, Balerdipeko Erleak ekoizleen postua, alegia. Horrez gain, bihar, 18:00etan eta Pernando amezketarra Kultur Etxean, aurten atera dituzten ezti desberdinen dastaketa bat eskeiniko digute.
Herritarrei ezti mota bakoitzaren ezaugarriak eta berezitasunak aurkeztea izango du helburu dastaketak.
Gainera, ekitaldia borobiltzeko, erlezaintzari buruzko hitzaldi labur bat ere emango dute, erleen bizitza, ezti ekoizpena eta ingurumenaren garrantzia ulertarazteko. Erleen lana eta haiek ekosistemarentzako duten garrantziaz ere ariko dira.
Ekintza interesgarria izango delakoan gaude.