Gaur, abenduak 12, ostirala, Amezketako ohiko ostiraleko azoka berezi bihurtuko da Gabonen atarian. Azoka 16:30etik 18:00etara izango da Amezketako plazan, eta bertan hainbat ekoizle eta saltzaile izango ditugu, tokiko produktuak eskainiz.
Hona hemen parte hartzaileak:
- Malek – fruta saltzailea
- Larreta esnekiak
- Aralareko
- Eguzkileire
- Balerdipeko eztia
- Baserriko arrautzak
- DBH 4koen sudaderak
- Basabe (ekoizle gonbidatua)
Gainera, gaztain erreak egongo dira eta zozketa berezi bat egingo da azokan erosketak egiten dituztenen artean.
Amezketar guztiak gonbidatuta zaudete giro ederrean tokiko produktuez gozatzera eta gabonetako azoka berezi honetan parte hartzera.


