Bihar goizean, harategi paretik hasi eta papelera arteko eremua, ibilgailuentzat erabat itxiko da.
Inpresio lanak egin behar dituzte eta lan mota honek, ordu kopuru batez, eremua zapaltzerik ez izatea eskatzen du.
Beraz, bihar hasi eta asteburu osoan zehar, itxita mantenduko da aurrez aipatutako errepide zatia.
Hori horrela, ibilgailuen mugimenduak, ahal diren neurrian, bideratzeko, Bartolome Deunaren kaletik, Beltzaren plazaruntz, Zubeldianeraino doan errepide zatian, ezingo da aparkatu.
Kontuan hartu, Bartolome Deunaren kale guztian zehar, eremuka, modu berean jarraituko dutela lanek hurrengo asteetan.
Azken txanpa honetan, zuen pazientzia eta ulermena eskertzen ditugu.