2024ean bide honen konponketa orokorra egin zen eta urak gehien erasaten zituen 3 zati hormigoitu ziren aurrera begira bidearen mantenua hobetzeko helburuarekin.

Orain beste bi zati hormigoitu dira helburu berdinarekin eta lan hauekin bidearen egoera asko ari da hobetzen.

Udaletik ordaindu da lanak egiteko behar izan den materiala eta esku-lana auzolanean egin da, ganaduzale eta mendizaleen artean.

Abenduaren 18an talde batek prestaketa lanak egin zituen, hormigoitu behar ziren zatietan fondilloak eta barillak jarriz.

Abenduaren 22an hormigoiketa lanak egin ziren eta 2 egunez itxita egon zen bidea ibilgailuentzat.

Abenduaren 24an fondillo eta barillak kentzen aritu zen talde hau berriro. Hormigoitutako zatien hasieran eta amaieran materiala ere bota zen hormigoiak sortutako koska kentzeko eta bidea berriro ireki ahal izateko.

Azkenik, hormigoitutako zatien bazterrak materialez betetzea falta da. Lan hau hormigoia egonkortzen denean egingo da, oraindik, gainetik pisu handiko kamioirik pasatzerik ez bait da komeni.