Intxurre Antzerki Taldearen eskutik, antzerki emanaldia izango dugu herrian urriaren 16ean.

Woody Allen zuzendariak idatzitako obra, Anjel Valdes itzultzaileak euskaratua, May Gorostiagaren zuzendaritzapean, eta Alegiako eta inguruko zortzi aktorek haragiztatua. Bi ordu exkaxeko antzerki obra da, umorezkoa eta ulertzeko erraza.

Sinopsia:

Bere senarraz nazkatu den emakume gazte batek etxetik alde egitea erabakitzen du gizona lur jota utzirik. Horri ordea, ez zaizkio adiskide onak falta eta lagun-mina duen senar-emazte bat lige berria aurkitzen saiatuko da. Allan, protagonista, gizarte honetako gizon tipikoa bezala agertzen zaigu, hau da, sexu eta emakume esparrutan bere buruarengan intseguritate handia duena. Horrela neska gazte bat aurkitzen diotenean hamaika hanka-sartze egingo ditu. Egoera erridikulu eta arre guzti horiek direla medio, Humphrey Bogart “gizona” agertuko zaio, betiko gomendioak emanez. Pixkanaka egoera larritzen joango zaio Allani, ustekabeko maitemintze bat tarteko.

URRIAK 16, Pernando Amezketarra Kultur Etxean, 20:30ean. (14 urtetik gorakoentzat gomendatua). Eman izena 943653189 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00 bitartean.