Martxoan zehar, Amiantoaren Oinarrizko Errolda egingo da Amezketan. 7/2022 Legeaapirilaren 8koa, Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzekoaren arabera, udalok behartuta gaude errolda hori egitera.

Hori dela eta, ohikoa izango da Bureau Veritas enpresaren ibilgailu bat, bere logotipoarekin, hainbat kale, auzo eta errepidetan ikustea. Lanaz arduratuko diren teknikariek enpresaren laneko arropak izango dituzte jantzita.