Amezketako Udalak hautaketa-prozesu bat jarri du martxan, udal eraikin ezberdinak garbitzeko garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko. Hautaketa lehiaketa bidez egingo da, eta lanpostura aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 lanegunekoa izango da. (Azken eguna, abuztuak 4)

Interesdunek eskaerak Amezketako Udaleko Erregistro Orokorrean edo posta bidez aurkeztu ahal izango dituzte. Behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda udalaren webgunean argitaratuko da.

Hautagaiek informazio gehiago jaso dezakete Amezketako Udalean eta jarraian dagoen dokumentuetan:

Oinarriak garbitzaile hautaketa 2025

uztaila Eskaera orria

Iragarki ofiziala