Irailean alkatetza dekretuz hasierako onespena eman zion Amezketako Udalak Jauregiko eremuan 78 etxebizitza egiteko plan partzialari. Geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak zegozkien txostenak egin dituzte planari oniritzia emanez. Jendaurreko epealdian ere alegaziorik ez zen aurkeztu eta beraz, martxoaren 26ko Udalbatzan behin-behineko onespena eman zaio planari aho batez. Honekin, Udalak egin beharreko guztia egin du Jauregiko eremua desblokeatzeko eta orain, azken pausoa emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak behin-betiko onespena ematea baino ez da falta. Gogorarazten dugu plan honek hurrengoa jasotzen duela:
Etxebizitzak:
- Guztira: 78 etxebizitza berri + Jauregi Haundiko etxea (1).
- Horietatik:
- 30 libreak.
- 21 udal etxebizitza tasatuak.
- 15 babes sozialeko etxebizitzak.
Ekipamenduak eta zerbitzuak:
- 1.834 m² udal ekipamenduetarako lurzatia.
- 380 m²-ko tokiko ekipamendurako lokal bat, Udalari lagatzeko.
Azpiegiturak:
- 199 aparkaleku (133 pribatu + 66 publiko).
- 6.300 m² berdegune eta espazio libre.
- 86 zuhaitz mantendu edo landatuko dira.
- Bizikletentzako bidea eta oinezkoentzako espazio zabalagoak.
Nola egingo da?
Garapena 3 fasetan banatuko da:
- 1 fasea: 12 udal etxebizitza tasatu, 21 etxebizitza libre eta tokiko ekipamendurako lokala.
- 2 fasea: 6 babes sozialeko etxebizitza eta 13 etxebizitza libre, eta udal ekipamendu nagusiaren urbanizazioa.
- 3 fasea: 9 babes sozialeko etxebizitza eta 9 etxebizitza tasatu.
Amezketako Udalak lanean jarraitzen du herriko etxebizitza eskaintza zabaltzeko eta Jauregiko eremu hau gakoa izango da gazteak herrian errotzeko eta Amezketaren hazkunde ordenatua emateko.


