Ikasturte berriaren hasierakin batera, Amezketako Jubilatuen Txokoko jarduerak hasiko dira hurrengo astelehenean arratsaldean, irailak 20, udaberrian egin ziren ekintzei jarraipena emanez. Ekintzen dinamizatzailea Nahikari Goñik izaten jarraituko du, eskuhartze psikosozialerako Lahar Elkargoko partaidea.

 

Aurreko hilabeteetan, eta astean bitan, ia 25 jubilatuek parte hartu dute eskulanetan, memoria lantzeko tailerretan eta gimnasian eta beste zenbait jubilatuek ere, ekintzetan parte hartu ez arren, jubilatuen txokoa erabili izan dute beste lagunekin elkartu eta beren aisialdia bertan pasatzeko, solasean, jokoan, pelota partiduak ikusten…. Txokoa 65 urtetik goragoko amezketarrentzat baitago zuzenduta eta erabilgarri egunero, arratsaldeko 7,30-8ak arte.

 

Baina herrian badira jubilatu gehiago eta Udalak denak animatu nahi ditu beraientzat egokituta dagoen lokal hau erabiltzeko eta bertako ekintzetan parte hartzeko. Horregatik eta edozein momentutan amezketar jubilatu guztientzat Txokoan parte hartzeko eta erabiltzaile izateko Udaletxean izena emateko epea zabalik dago. Esan behar da, gainera, ekintza guztiak, garraio zerbitzua barne, dohainik direla.

 

Azken urte t´erdian izandako pandemiaren egoera badirudi hobetzen doala eta heldu guztiek edo ia guztiek txertoa hartuta dutenez, ikasturte berriarekin batera tailerrak ere normaltasun batera bueltatuko dira, astean 3 egunetan antolatuko direlarik: astelehen, asteazken eta ostiraletan, arratsaldeko 4tatik 6tara.

 

Gogoratu behar da Udalak jubilatuen eskura Txokoan sartzeko “giltza intelijentea” jartzen duela, beraiek nahi dutenean bertara joateko eta lokala erabiltzeko. Era berean, tailerretara joateko zailtasunak dituzten jubilatuentzat garraio zerbitzua ere antolatzen du Udalak.

 

Amaitzeko, esan Jubilatuen Txokoaren helburu nagusia herritar nagusien kalitatezko bizitza eta osasuna mantenu eta hobetzea dela eta horrelako zerbitzu batek garrantzi haundia duela adinduentzat, pertsona helduek bizipoza, alaitasuna eta beraientzako denbora dedikatzea behar dutelako, etxean bakarrik, komunikazio haundirik gabe eta sentipenak bakardadean bizitzen egon beharrean.

 

Horregatik, Udalak ere dei bat zabaldu nahi die amezketar helduenen seme-alaba edo arduradunei, beraiek ere beren helduak parte hartzera anima ditzaten.

 

Amaitzeko, hona hemen maiatzan Ataria egunkarian Nahikari Goñi dinamizatzaileari egindako elkarrizketa: Ataria, elkarrizketa