Amezketako energia komunitateko Zuzendaritza Batzordeak honako mezua helarazi nahi dizue:
Duela urtebete sortu zen WhatsApp talde bat komunitateko komunikazio kanal gisa. Orain partaide berriak sartzera doazenez, bai lehendik gaudenoi eta bai berriei gonbidapena luzatu nahi zaizue talde honetan parte hartzeko.
Parte hartu nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan 605 765 359 telefono zenbakiarekin WhatsApp bidez. *Mezuan adierazi komunitate energetikoan alta eman duen pertsonaren izena* , eta taldean sartzeko gonbidapena bidaliko zaizue.

