ELORDI Jubilatuen Elkarteak, Gipuzkoako Medikuen Elkargoak eta Amezketako Udalak antolatu dute Alzheimerrari buruzko hitzaldia/tertulia. Gaiak herritar guztiongan du eragina: gaixoengan eta ingurukoengan; izan ere, gaitza zahartzen doan gizartearen seinale bada ere, eragina zabalagoa du eta denontzat da interesgarria horren inguruko ezagutza izatea.
Hitzaldian buru galtze horren kausak eta prebentzio neurriak azalduko dizkigu Mirenek denok ulertzerko moduan. Zeren zientziak dioenez, Alzheimerraren kasuen herena, neurri esanguratsu batean, apaldu edo ekidin baitaiteke.


