Atzo asfaltatze lanak egin ondoren, errepidean inpresio lanak egitea izango da azken pausoa.
Papertegitik behera hasteko asmoa bazen ere, lanak egiten ari den enpresak aurreikuspenak aldatu behar izan ditu eta lanen berrantolaketa bat egin da.
Ametza tabernatik gora hasi dira inpresio lan hauek, eta horrela jarraituko dute Bartolome Deuna kalean zehar. Ostiralerako Ogi Berri dendara iristea izango da helburua.
Ezinbestekoa den kasuetan, Ametzatik Ogi Berriko dendarako tartean (mediku etxea, farmazia, garajeak…) sarbidea bermatuko da ostiralera bitartean, baina, lurzoruko lanei ahalik eta kalte gutxien eragiteko, ahal den neurrian, ibilgailuen joan etorriak sahiestu behar dira. (Lur azpiko garajeetan ibilgailuak dituzuenok, kontuan hartu datu hauek.)
Ostiralean (eguraldiak ahalbidetzen badu) inprimazioa emango zaio asfaltoari eta orduan bai 48 orduz itxita egon beharko duela kaleak. Hau da, eguraldiak lanak bukatzen uzten badu, ostiraletik astelehenera itxita egongo da Bartolome Deuna kalea Ametza eta Ogi Berri artean, eta lur azpiko garajeetarako sarbidea itxita egongo da.
Gogorarazten dugu aparkatzeko alternatiba gisa plaza irekita daukagula, baina ahal bada Beartzanako aparkalekua lehenestea eskatzen dugu.