Urtero bezala, datozen egunetan, 2026ko egutegiak jasoko dituzue zuen buzoietan. Aurtengoan Dani Sagastume herritarraren argazkiekin osatu da, Amezketa eta inguruko argazki zoragarriekin.

Etxeren batean egutegirik gabe gelditu ezkero, jakin udal bulegoetan eskuratu ahal izango duzuela zuen alea.

Eguberri zoriontsua opa dizue Udalak. Ondo bukatu urtea eta hurrengoak ekar ditzala poza eta osasuna!