Martxoak 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, egutegi biribila prestatu da aurtengoan. Arratsaldeko 17:00ean, DIVINA emakume nigeriarren gipuzkoako elkartearen eskutik, IPUIN KONTAKETA eta TRENTZA TAILERRA izango ditugu. 19:30etan Elkarretaratzea Udaletxe aurrean, Zumadi eskolako ikasleek aste hauetan zehar landutako abesti bat ekarriko dute plazara, guztion artean abestu ahal izateko.

21:00etan berriz, emakumeen afaria izango da Zazpi-itturri Elkartean. Izena emateko azken eguna, martxoak 4, astelehena.