BAKE EPAITEGIA ETA ERREGISTRO ZIBILA
Harremanetarako
Bake Epailearekin:
Amezketako Udaletxea. Fernando Amezketarraren Enparantza z/g. 20268 Amezketa.
Telefonoa: 943 653189.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko 8etatik arratsaldeko 3ak arte.
Agrupazioko idazkariarekin:
Alegiako udaletxea. San Juan Kalea, 63, 20260 Alegia.
Telefonoa: 943246538
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko 8etatik arratsaldeko 3ak arte.
Arduradunak
Bake epailea eta Errejistro Zibileko arduraduna: Miren Agurtzane Garmendia Arteaga anderea.
Ondoko funtzio hauek ditu: bere herrian gertatu diren larritasun txikiko gertakariengatiko (irainak, laidoak, hertsapenak) falta-epaiketak tramitatu eta egin beharko ditu, bai eta epaia eman ere. Gauza bera egingo du 90 eurotik beherako kopuruak erreklamatzen direnean. Erregistro Zibila ere bere kargura dago, eta beraz, bikoteak ezkonduko ditu, jaiotzak inskribatuko ditu, eta gai horiei loturiko beste zenbait zeregin ere beteko ditu.
Bake Epaitegiko eta Errejistro Zibileko Idazkaria: Agrupazioko idazkaria.
Agrupazioa 2024ko apirilaren 25ean Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak emandako Aginduaren bidez onartu zen eta Anoeta, Irura, Alegia, Amezketa, Ikaztegieta, Abaltzisketa, Altzo, Orendain eta Baliarraingo Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea eratu zen.
Agrupazioaren egoitza Alegian dago.
Bake-Epaitegia
-
Oinarrizko zerbitzuak (ezartzen direnetik):
- Bake epaileari bere legezko eginkizunetan laguntzea.
- Udalerriko biztanleentzako jakinarazpen eta komunikazio prozesalak, elektronikoki egin ezin direnean.
- Erregistro Zibilaren eginkizunak, hala nola jaiotzen, ezkontzen eta heriotzen inskripzioak.
Zerbitzu osagarriak (digitalizazioak eta baliabideek aurrera egin ahala):
- Bideokonferentzia bidezko jarduketa prozesalak, adiskidetzeak eta borondatezko jurisdikzioko espedienteak barne.
- Doako laguntza juridikorako eskabideak jaso eta kudeatzea, eta Abokatuen Elkargoetara bidaltzea.
- Justizia Ministerioko lurralde-gerentziei edo justizian eskumenak dituzten erkidegoetako antzeko organoei zuzendutako herritarren eskaerei erantzutea eta helaraztea.
- Beren lurralde-eremuan gatazkak konpontzeko mekanismoei laguntzea.
- Epaileentzat, fiskalentzat eta Justiziako langileentzat noizbehinkako lan-eremuak, beren lanpostuetarako konexio telematikoa dutenak.
- Administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenetan aurreikusitako zerbitzu osagarriak.
Errejistro Zibila
Erregistro Zibilari buruzko edozein gai bake-epaitegietan aztertzen da, organo judizial hori dagoen udalerriko erroldan dauden herritarrentzat. Kasu batzuetan zuzenean ebatziko dira (ezkontzako seme-alaben jaiotzen inskripzioak), eta beste batzuetan ebatzi behar duen Erregistroko arduradunari bidaliko zaizkio, baina denak bere udalerriko Erregistro Zibilean egingo dira.
Orientabide gisa, esan dezakegu ondoko gauzak egiten dituztela:
- Ezkontza zibilen espedienteak.
- Ezkontzan izandako seme-alaben jaiotzen inskripzioak.
- Erregistro Zibilak egoitza (Eliza edo Udaletxea) duen udalerrian egindako ezkontzen inskripzioak.
- Erregistro Zibilak egoitza duen udalerrian izandako heriotzen inskripzioak.
- Jaiotzen, ezkontzen eta heriotzen egiaztagirien laburpenak edo hitzez hitzezko egiaztagiriak ematea, egiaztagiriak Erregistro horretan edo beste edozein Erregistrotan badaude ere, azken kasu honetan Erregistro Zibil batek besteari eskatzen baitizkio.
- Ezkontitzarmenen inskripzioak.
- Jaiotza- edo ezkontza-agiriak lekualdatzeko eskaerak.
- Bizi-agiria eta Egoera-agiria.
Lotura interesgarriak
Justizia Administrazioa Euskadin
Euskaltzaindiako izen bilatzailea
Euskal abizenak (Euskaltzaindia)
HERRIKO ZERBITZUAK
Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus
© 2018 Amezketako udala.