ARGITERI PUBIKOA
AMEZKETAKO KALE ARGITERIA PUBLIKOAREN ENERGIA-ERAGINKORTASUNA HOBETZEKO PROIEKTUA: KALE-ARGITERI PUBLIKOA BERRIZTATZEKO BIGARREN FASEA
Amezketako Udalak, herriko argiteria publikoa efizienteagoa eta jasangarriagoa izan dadin bideratutako politikaren barruan, 2025ean zehar kanpo argiteria publikoa berriztatzeko proiektua gauzatu du. Aipatu 2020an lehen fasea burutu zela eta orduan 92 argi-puntu (farola edo eraikinetan eskegitakoak) ordezkatu eta 8 kuadro elektriko eguneratu zirela.
Oraingoan, berriz, proiektu honen bidez, udalerriko kale argiteriaren zati esanguratsu bat berritu da, zehazki 63 argi berritu dira, teknologia zaharkitua energia-eraginkortasun handiagoko argiztapen sistemekin ordezkatuz, batez ere LED teknologiako luminariak instalatuz. Esku-hartze honek aukera eman du energia-kontsumoa murrizteko, mantentze-lanak optimizatzeko eta, aldi berean, herritarrentzako argiztapenaren kalitatea eta segurtasuna hobetzeko.
Esku-hartzea Ola auzoan, Zubillaga auzoan, Beltzaren plazan, Bartolome Deunaren kalean eta Arrondo auzoan gauzatu da.
Helburu nagusiak izan dira argiteria publikoaren energia-eraginkortasuna handitzea, energia-kontsumoa eta CO₂ emisioak murriztea, ingurumen-jasangarritasuna sustatzea eta udalaren ustiapen- eta mantentze-gastuak optimizatzea.
Proiektua gauzatzeko egindako inbertsioaren guztizko zenbatekoa 68.276,23 € izan da, eta horretarako Amezketako Udalak 27.598,31 €-ko dirulaguntza jaso du Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko saileko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko programatik (EREIN programa).
Programa hau Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren (NPBPE) barruan kokatzen da, eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF/FEADER) laguntzarekin kofinantzatu da, landa-eremuetako oinarrizko azpiegiturak hobetzea eta energia-aurrezpena sustatzea helburu duen finantzaketaren bidez.
Ekimen honen bidez, Amezketako Udalak berretsi egiten du jasangarritasunarekin, energia-eraginkortasunarekin eta landa-eremuaren garapen orekatuarekin duen konpromisoa.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
HERRIKO ZERBITZUAK
Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus
© 2018 Amezketako udala.





