ARGI IZKUTUAREN BILA

BIXITA GIDATU INTERPRETATUAK

 LARUNBATEAN AMEZKETAKO BIXITA GIDATUAK HASTEN DIRA

 AMEZKETA, ARGI IZKUTUAREN BILA lelopean, Amezketako Udalak Amezketako bixita gidatu interpretatuak antolatu ditu aurten ere, Amezketako altxorrak ezagutzeko.

 

Bixita hauek uztailaren 17an hasten dira eta irailaren 12arteko asteburuetan izango dira, larunbatetan arratsaldeko 6etan eta igandeetan eguerdiko 12etan, eta ordubete inguruko iraupena izango dute.

 

Hasiera puntua Amezketako Bartolome Deuna elizako aparkamendu ondoan izango da eta amaiera puntua Amezketako Ierabizkar Errotan ( eguraldi txarra edo taldearen arabera elizan ere amaituko da).

 

Bixitak hauen bitartez Amezketako mitologia eta oraindik mantentzen diren ohitura zahar eta liluragarriak ezagutzeko aukera izango da, besteak beste, Euskal Herri osoan hain ospetsuak diren Amezketako argizaiolak. Horrela, bixitak 5 geldialdi izango ditu eta hauetan Amezketa eta Aralar inguruko mitologia edo Elizaren inguruan sortutako ohitura zaharrak eta erlijiotasun bereziak kontatzeko parada izango da. Bertan ikusten dena ez ezik, bertan ikusten ez dena ezagutzeko aukera egongo da.

 

Bisiten prezioa 3 eurokoa izango da, eta 6 urtetik beherako eta 65 urtetik gorakoentzat 1,50  eurokoa.

 

Erreserbak teléfono bidez egingo dira, 657 370 156 zenbakira deituta edo whatsappez.

 

Ohar garrantzitsua: maskarak edo musukoak ekartzea derrigorrezkoa izango da.

Amezketako Udala : Fernando Amezketarraren plaza z/g. 20268 Amezketa
Tel: 943.65.31.89 | DIR3: L01200087 | udala@amezketa.eus

© 2018 Amezketako udala.