Tolosaldea Garatzenek Europako Next Generation funtsetatik diru laguntza lortu du Tolosaldean turismo jasangarria sustatzeko. Amezketari dagokionez, turismo gastronomikoa sustatzeko apustua egingo dugu eta bertako altxor handienetakoa dugun mondejua zabaldu eta balioan jartzeko egun berezia antolatzen ari gara irailaren 30erako. Herriko jatetxe eta tabernarien mondejuak dastatzeko aukeraz gain, etxean mondejuen tradizioa jaso duten emakumeen papera ere ekarri nahi dugu plazara eta postua jartzeko aukera eman nahi dugu. Postua jarri nahi duenak informazio gehiago eska dezake udalean eta izena eman behar da irailaren 6a baino lehen udalera deituta edo bertaratuta.