Ikasturte honetan ere izango dira body pump saioak Maria Mujikaren eskutik. Kirol honetan musikaren erritmoarekin pisua jasoz gorputzaren tonifikazioa handitzea bilatzen da. Covid-19aren pandemiaren eraginez, saioak gehienez 9 pertsonatakoak izango dira eta distantziak mantenduz egingo dira. Izena eman nahi duenek 618115694 telefonora idatzi edo deitu beharko dute, eta saioen ordutegia izena ematen dutenen artean erabakiko da.