AMEZKETAKO UDALAK PERTSONA BAT KONTRATATZEKO DEIALDIA EGITEN DU ALGUAZILEN ERREFORTZUA EGITEKO

Urte sasoi honetan, jaiak hasi aurretik eta jaietan, herrian lan asko izaten da; herriko kaleak txukundu, zaborrak bildu, jaietarako kioskoa muntatu, mahai eta aulkiak mugitu eta jarri, plaza eta inguruak garbitu, jaiak amaitutakoan dena jaso e.a.

Beraz, lan hauek egiten laguntzeko, Amezketako Udalak langile bat kontratatu nahi du Alguazilen zerbitzuan laguntzeko, ondorengo baldintzetan:

– Egutegia: Abuztuaren 5etik abuztuaren 30arte, astelehenetik ostiralera, eta festetan, abuztuaren 24 eta 25 barne.

– Ordutegia: goizeko 8tatik arratsaldeko 3ak arte; lan saio osoa, eta jaietako asteburuan, lan beharren araberakoa.

– Ordainsaria: 1.880 € gordina.

Interesdunek lan honetarako bete beharko lituzketen baldintzak hauek dira:

– Langabetua izatea, eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea.

– Euskaraz jakitea, ahozko mailan.

– Gidatzeko baimena edukitzea.

– Beharrezkoak diren tresnak (desbrozadora, taladroa, rotaflexa…) erabiltzen jakitea.

Ohartarazten da, gaitasunak egiaztatzeko elkarrizketa egin daitekeela. Halere, lanposturako hautagai bat baino gehiago aurkeztu ezkero, lehentasuna emango zaie 45 urtetik goragoko langabetuei, eta halere, adin multzo honetan pertsona bat baino gehiago izanez gero, zozketa bidez ebatziko da lanpostua.

Lanpostu honetan interesa agertzen dutenak izena eman behar dute abuztuaren 2a baino lehen Udaletxean, bertaratuz. Eta informazio gehiago eskuratzeko Udaleko 943 653189 telefono zenbakira deitu daiteke.