Ba al dakizu Tolosaldean 8500 tona zabor sortzen direla urtean?

 

Pertsonako, 179kg elikagai botatzen ditugu Tolosaldean eta FAOren arabera, ekoizten diren 3 elikagaitik 1 ez da inoiz kontsumitzen.

 

Kontuan hartu behar da baita ere, 850 milioi bat pertsonek gosea pasatzen dutela munduan eta xahututako elikagaien laurdena nahikoa litzateke euren elikadura-beharrak asetzeko.

 

Eguberriak datoz, eta data hauetako otordu berezietan inoiz baino beteagoak izan ohi ditugu mahaiak. Hausnartu dezagun: zaborretara botatako zenbat janari suposa dezake horrek?

 

Egoera honetan, Tolosako Udalaren eta Tolosaldea Garatzenen artean Eguberrietan izaten den elikagai xahuketaren aurkako EGUBERRI HAUETAN EZ UTZI JANARIRIK MAHAIEAN ekimena sortu da eta eskualde guztira zabaldu nahi da.

 

Mezu honekin batera ekimenaren berri ematen duen esku-orria bidaltzen da. Eguberri hauetan ez utzi janaririk mahaiean Bertan, Eguberrietan ahalik eta gutxien xahutu dezagun, aholku batzuk eta bi errezeta jasotzen dira.

 

Errezeten bideoak esku-orriko QR kodeen bidez edo lotura hauetan ikusi daitezke: https://cutt.ly/4rqZfm8 eta  https://cutt.ly/drqZdMk

 

Gainera, elikagai soberakinak berrerabiltzeko edozein errezetari argazkia atera eta urtarrilaren 20a bitartean #OnEginEtaEginOn erabilita Instagramera edo Facebookera igotzen dutenen artean aizto japoniarren jokoa zozketatuko da.