Hona hemen joan zen astean, gaueko ordu txikietan herritarren batek edo batzuk, amezketar guztoi egindako erasoa. Bai, guztioi egindako erasoa da, denona den herriko ondasun bat kaltetzen denean, denoi egiten zaigulako kaltea. Herri sarrerako errotonda edo biribilgunea, dotore dagoena eta herritarrontzat eta bisitarientzat presentazio karta modukoa dena, ezin da horrela tratatu eta itsusitu.

 

Egin duenak edo dutenek hausnartu eta pentsa dezatela zer egin duten eta beraiei egitea gustatuko ez litzaiekeena, ez diezaiotela besteei egin.