Amezketako Udalak Alguazilen zerbitzurako pertsona bat kontratatu nahi du, hurrengo 5 hilabeteetan lanean jarduteko. Zerbitzuaren funtzio orokorrak ondorengoak dira:

– Kalea garbitzeko zereginak egiteaz arduratzea.

– Zabor bilketako lanak burutzea.

– Herriko azpiegiturak, eraikinak eta altzariak mantentzeko lanak egitea.

– Jakinarazpenak banatzea eta bandoak zabaltzea

 

Lan hauek egiten laguntzeko, baldintzak ondorengoak dira:

– Egutegia: Ekainaren 30arte, astelehenetik ostiralera.

– Ordutegia: goizeko 8tatik arratsaldeko 3ak arte; lan saio osoa.

– Ordainsaria: 1.927 € gordina.

 

Interesdunek lan honetarako bete beharko dituzten baldintzak hauek dira:

– Langabetua izatea, eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea.

– Euskaraz jakitea, ahozko mailan.

– Gidatzeko baimena edukitzea.

– Lanposturako beharrezkoak diren tresnak (desbrozadora, taladroa, rotaflexa…) erabiltzen jakitea.

 

Ohartarazten da, gaitasunak egiaztatzeko elkarrizketa eta froga bat egin daitekeela. Halere, lanposturako hautagai bat baino gehiago aurkeztu ezkero, lehentasuna emango zaie 45 urtetik goragoko langabetuei, eta halere, adin multzo honetan pertsona bat baino gehiago izanez gero, zozketa bidez ebatziko da lanpostua.

 

Lanpostu honetan interesa agertzen dutenak izena eman behar dute otsailaren 5a baino lehen Udaletxean bertaratuz. Eta informazio gehiago eskuratzeko Udaleko 943 653189 telefono zenbakira deitu daiteke.