He aquí el programa en euskera en formato PDF: Kultur Hamabostaldia

 

EGITARAUA

 

Azaroak 4, astelehena

Kultur etxeko areto nagusian “Euskal Herri Soinu Tresnen Erakusketa” eta hauen inguruko hitzaldia egingo dira Beasaingo Ostadar Dantza Taldearen eskutik.

  • 18:30etan ate irekiera erakusketa ikusteko
    (soinu tresna ezberdinak probatzeko aukera egongo da)
  • 19:30etan hitzaldia.

 

Azaroak 5, asteartea

  • 18:30etan kultur etxeko areto nagusian “Generoa eta hizkuntzen elkargunea eraikitzen” hitzaldia Itziar Gandarias feminista eta Deusto Unibertsitateko Psikologia irakaslearen eskutik.

 

Azaroak 6, asteazkena

  • 19:30etan kultur etxeko areto nagusian Ama-alu-lur (sorgin baten ametsak)” antzerkia Intujai Teatroren eskutik.

 

Azaroak 7, osteguna

  • 19:00etan “Nundik” hitzaldia Gorka Garmendiaren eskutik euskaldunen jatorriaren inguruan.

 

Azaroak 8, ostirala

  • 17:00etan Ierabizkar errota martxan ikusteko aukera izango da. Ondoren, 20:00etan talo jatea frontoian DBH 4koen eskutik.

 

Azaroak 9, larunbata

  • 12:00etan hiru terdiko txapelketaren finala frontoi zaharrean (Eguraldi txarra egiten badu Altuna Anaiak frontoian izango da).

 

  • 14:00etan Herriko produktuekin osatutako Bazkaria (babarrunak bere sakramentuekin) eta euskal abestien kantaldia Zazpi Itturri elkartean. Ondoren, mutiko alaiakekin kantu poteoa.

* Bazkarirako tiketak salgai egongo dira Ametza, Arkaizpe,    Beartzana eta Sasturain tabernetan Azaroaren 6ra arte.
Prezioa: 25 euro

 

Azaroak 11, astelehena, San Martin eguna

  • 11:30etan meza San Martin ermitan.
    Jarraian trikitilari eta bertsolariak bertan.

 

  • 14:00etan jubilatuen bazkaria Txindoki (Errekalde) jatetxean bertsolari eta trikitilariekin.

 

  • 16:00etan hasita haurrentzat jolasak frontoian eta ondoren merienda.

 

Azaroak 12, asteartea

  • 20:00etan kultur etxeko areto nagusian “Doluarekin harremanetan”. Galera afektiboak kudeatzen ikasteko hitzaldia. Bakoitzaren emozioak eta denborak desberdinak direlako.

 

Azaroak 13, asteazkena

  • 19:30etan kultur etxeko areto nagusian “Napardeath” pelikularen emanaldia. “Ataun of the death” trilogiako hirugarren atala.

 

Azaroak 14, osteguna

  • 19:30etan kultur etxeko areto nagusian Maider Mendizabal “Emakume Pelotariak”

 

Azaroak 15, ostirala

  • 20:30etan kultur etxeko areto nagusian “Konplizeak” Berrobiko Txalo-talo antzerki taldearen eskutik.

 

Azaroak 16, larunbata

  • 17:00etan frontoian “Albitzuri Aundi” harriaren txapelketa.

 

Azaroak 17, Igandea

  • 10:00etan hasita, Amezketako plazan izango da zer ikusi, erosi, jan eta edan “Amezketako Perie”.