Aurtengo jaietako egitarauaren azaleko irudia, herritar batek egina izatea nahi dugu.

Hori dela eta, Amezketako udalak festa batzordearekin batera, lehiaketa antolatu du nahi duen herritar orok parte har dezan.

Bl aukera ematen dira «festak» gaia oinarritzat hartuta:

1) Marrazkia (Amezketako udalean aurkeztu sobre itxian eta barruan orri batean izen abizenak eta telefono zenbakia jarri).

2) Argazkia (JPG formatuan) udala@amezketa.eus helbidera bidali.

Parte hartzaile bakoitzeko lan bat aurkeztu ahal izango da (Marrazki bat edo argazki bat).

Irabazleak, bere lan sarituaren irudia eta izena egitarauaren azalean agertzeaz gain, bi lagunentzako afaria izango du sari modura.

– adina: librea

– epea: uztailak 20