Ekainaren 1ean, larunbata, 19:30ean Amezketako Kultur Etxean Alaitz Artola Ormazabalek Gradu Amaierako piano emanaldia emango du.
2001eko abuztuaren 30ean jaio zen, Amezketan eta 8-9 urterekin herrian piano irakaslea den Kontxu Altunaren laguntzaz eman zituen nire lehen urratsak musika munduan.
- urtean, Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalean, ikasketekin jarraitu zituen, Junkal Guerrero irakaslea bidelagun zuela, eta aurten, 2019an, bukatu du bertako ibilaldia.
Hauek izan dira urte hauetako lorpenik garrantzitsuenak:
-2012an VII. Andoaingo Piano Jaialdian, aipamen berezia, A mailan.
-2013an 2. Aipamena XVIII. Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketan.
-2014an IX. Andoaingo Piano Jaialdian, aipamen berezia, B mailan.
-2015ean XIX. Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketan 3. Aipamena, Oinarrizko 2. Mailan eta Jose Mari Usandizagaren “Scherzo” obraren interpretaziorik onenaren saria.
-2017an XII. Andoaingo Piano Jaialdian, aipamen berezia, C mailan
– 2018an XIII. Andoaingo Piano Jaialdian, Claude Debussy sari berezia, B mailan.
– 2019an, Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan, 1. saria, A kategorian.
-2019an, Vº Concours International Challenge Aliènor lehiaketan 2. saria, D kategorian.
Larunbateko programa ondorengoa da:
Preludio y fuga nº 6, BWV 875 . J.S. BACH
Sonata Hob XVI:52, No. 62 (MibM)…J. HAYDN
Nocturne Op. 27 No. 2 …………….. F. CHOPIN
Tres piezas Op. 6 No. 3 (Criolla)…….A. GINASTERA