Amezketako Udalak Kanpoko Desfibriladore Automatiko bat eskuratu zuen udaletxe azpian jartzeko. Gero eta lekua gehiagoetara zabaltzen ari dira aparatu hauek eta zenbait eremu publikoetan ohiko bihurtzen ari dira (establezimendu publikoetan, merkataritzan, kirolguneetan…) eta persona batek bihotzeko edo geldialdi kardiako bat sufritzen duenean erabiltzen da bihotzaren erritmo bideragarria berrezartzeko.
Desfibriladore edo desfibrilagailuaren erabilpena zaila ez bada ere, beharrezkoak dira oinarrizko ezagutza batzuk erabilpenerako. Ezagutzarik gabe erabiltzea mesede baino kalte gehiago egin dezake egoera larri batean. Horretarako, aurreko urtean egin zen bezala, Udalak ordubeteko ikastaro laburra antolatu du desfibriladorearen erabilpen zuzena ikasteko, herritar guztiei irekia.
Ikastaro labur hau maiatzaren 14an egingo da Kultur etxeko areto nagusian. Bi aukera daude, saio bat 5etatik 6tara burutuko da eta bestea 6tatik 7etara.Saioa Amezketako Osasun Zentruko medikuak eta erizainak emango dute. Ikastaro hau ondo antolatze aldera, animatzen diren herritarrek izena eman beharko dute Udaletxean maiatzaren 10a azken eguna izango delarik, bertaratuz, telefonoz edo emailez.
Udalak herritarrak animatzen ditu aparatu honen erabileraren ikastaroan parte hartzera.