MAIATZAK 4-5, BURUNTZUNZINEN: ELURRETAKO LEHOINABARRA DOKUMENTALA ETA IBAN GURRUTXAGAREN MUSIKA EMANALDIA

Xabier Ormazabal (Urretxu, 1981-2004) Sobietar batasuneko 5 gailur altuenak igo eta Elurretako Lehoinabarra titulua lortu zuen lehenengo euskalduna izan zen 2003an. 2004an Himalayako zortzimilak zituen helburu, Shisa Pagma igo ondoren Cho Oyu gailurra egin eta beherako bidean zendu zen Xabier. Bere anaia Andoni Ormazabal etorriko zaigu Xabierren ibilbidea erakusteko egin duen dokumentala eskaintzera. Afalondoan izango da emanaldi hau eta honez gain, Iban Gurrutxagak bere musika eskainiko digu.

Prezioa: 25 euro (Larunbateko afaria, lo egitea eta igandeko gosaria barne)

Izen ematea: Tiketak salgai Ametzan Apirilaren 18tik 25era (plaza mugatuak)

MAIATZAK 6, ASTELEHENA, 19:30ETAN KULTUR ETXEKO ARETO NAGUSIAN: ARRASTOAN

1974an, sei lagunek eski zeharkaldia egin zuten Laponian, eta aitzindariak izan ziren horretan. Pablo Dendaluze, Josu Iztueta, Aitor Ossa eta Iker Iriarteri aitzakia ezin hobea iruditu zitzaien beraiek ere hara joan eta lurralde hura, hango jendea eta bizimodua ezagutzeko. Abentura honen nondik norakoak eskaintzera etorriko zaizkigu.

Iraupena: 45 min

MAIATZAK 7, ASTEARTEA, 19:30ETAN KULTUR ETXEKO ARETO NAGUSIAN: TSARANORO, MADAGASKAR ESKALADA AITZAKI

Tsara eta Noro, Bara erregearen bi alabak, Tana erregeak hil zituen pareta eder hauen azpian zegoen baso sakratuan. Hortik datorkio Tsaranoro izena. Afrikako Yosemite bezala ezagutua, Tsaranoro harana Madagaskar irlaren erdigunean kokatzen da, eta bertan aurkituko ditugu granitozko Afrikako pareta handienak.

Iraupena: 60 min

MAIATZAK 8, ASTEAZKENA, 19:30ETAN KULTUR ETXEKO ARETO NAGUSIAN: DENBORA IZENEKO LEKU BAT

Kirgizistanera bidaiatu du aurten Joseba Iztueta gabiriarrak, Lenin (7.134m) eta Khan Tengri (7.010m) mendiak igotzeko helburuz. Bakarkako saioan igo ditu biak, eta lan honek bidaia horretako gogoetak, sentsazioak eta irudiak jasotzen ditu. Emanaldiak zuzeneko musika eta narrazioa eskainiko ditu.

Iraupena: 60 min

MAIATZAK 10, OSTIRALA, 19:30ETAN KULTUR ETXEKO ARETO NAGUSIAN: IKER. MENDIA. ETXEA

Iker karreraren kirol ibilbideari buruzko video emanaldia Buruntzunzin mendi elkartea eta Amezketako udalaren eskutik.

MAIATZAK 11-12 PIRINEOETARA IRTEERA

Larunbat arratsaldeko 15:00etan aterako da autobusa Beartzanako aparkalekutik. Gaua lizarako aterpetxean pasako dugu, eta igandean arratsaldeko 20:00etarako itzuliko gara beartzanako aparkalekura.

Prezioa (bidaia, larunbateko afaria, lo egitea eta igandeko gosaria):

Heldu federatuak: 29,00 euro

Heldu federatu gabeak: 34,60

14 urtetik beherako federatuak: 23,20

14 urtetik beherako federatu gabeak: 27,80

Izen ematea: Izen emateko zerrendak jarrita egongo dira Ametzan, Arkaizpen, Beartzanan eta Sasturainen maiatzaren 3ra arte.