Urtero bezala, ikasturte amaierarekin batera jaialdia egingo du Zumadi eskolako komunitateak. Ekainaren 17an izango da eta goizean haurrek prestatutako emanaldiak izango dira Larrunarri frontoian. Eguerdian berriz, bazkaria Altuna Anaiak frontoian egingo da. Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko Ametza, Beartzana, Arkaitzpe eta Sasturain tabernetan ekainaren 10era arte eta Zumadi Eskolako zuzendaritzan ekainaren 9ra arte.