AMEZKETARRA ETA MADRILDARRA

Apur madríldar handí batek beste bat Gipuzkoan bazela entzun zuen eta hura ezagutzera etorri zen. Amezketara jo zuen horretarako. Elkar bat egín zutenean Madrilera joatea erabaki zuten. Bidez zihoazela amezketarrak pago baten adar-artean belehabia ikusirik:

-Harako hegaz(i hura habitik ízutu gabe, arrautzak ateradiezaizkiokeena, a zer mutila! -esan zuen.

-Aterako dizkiogu ba -esanez, pago gainera joan zen madrildarra. Habiaren beheko aldetik zuloa poliki eginda banan banan aterazizkion arrautzak. Bitartean amezkctarrak, isil-isilik haren azpiko aldera igoz, madrii,larraren sakeletik arrautza haiek hartu eta bere sakelean sartu zituen; eta igo bezalaxe isil-isilik jaitsi zen. Habia hustu zuenean jaitsi zen madrildarra ere, hegazkia bere lekuan utzita.

-Horra, esan diadan bezala, arrautzak kendu zizkioat.

-Non dituk arrautzok?

Eskua sakelean sartu eta bat bakarra aurkitu zuenean,

-Elkarrentzat lagun onak gaituk eta elkarrekin joan behar diagu. Hau esanez, ibiltzen hasi ziren.

Madrilen artxibo batean dirua zegoen ugari, ongi gordea. Bi lagunak hara heldu eta berehalatsu norbaitek, handik harrilanduak kenduz, dirua urritzen zuela nabaritu zuten. Ebaslea nor ote zen jakin nahirik, lehengo lapur zahar entzutetsu, itsutua zegoen batengana hurbildu ziren artxi- bokoak. Sua pizteko esan zien itsuak, harritartetik kea aterako zela eta. Gero goma jarri zuten itsu haren aginduz, goma hartan lapurra itsatsita geldituko zelakoan.

Hurrengo gau batean berriz artxibo hartara bi lagun haiek hurbildu ziren. Lehenago bezala, harlandu bat palankaz bien artean lokatu eta kenduz, madrildarra barrenean sartu eta goman, ez gora ez behera ezin zuela, hilik gelditu zen. Laguna, luzaro itxoiten egondakoan, zer gerta- tzen ote zen jakin nahirik, :poliki eta arduraz barrenean sartu zen. Handik hildakoa ateratzeko egin zituen ahaleginak alferrikakoak zituela ikusiz, inork ezagutu ez zezan, burua moztu zion madrildarrari eta etxera eraman zuen, soinekopean ongi estaliz, lagunaren burua.
Biharamunean lapur burumoztua aurkitu zutenean, berriz lapur za- har itsuarengana argitasun eske jo zuten artxibokoek. Gertatu zena jakitean, aurpegian poza ageri zuelarik:

-Hogeita lau urte eta begietako argia banitu, a zer laguna horixe niretzat! -esan zien itsuak-. Lapur erne hori nor den jakiteko, eskale bat limosnaketara bidal ezazue zoko-moko guztietara. Lapur handiak limos- nari handi izan ohi dira. Ni ere horrelakoa nintzen nire egunetan. Dirua ugari emanen dion gizonaren etXean kare zati batez gurutzea egin dezala eskaleak, eta datorrena ikusi.

Eskaleak, agindu ziotenez, Madrilgo zoko-bazter askotara jo zuen limosna biltzera. Arnezketarrak duro bat eman zion. Kare zatiaz gurutze bat egin zuen eskaleak ongilearen atean eta etorri zen baino lasterrago itzuli zen bere bidean.

Arnezketarrak, etxetik norabait irten zenean, gurutze hura ikusirik, kare puska bat nonbait erosi eta rri-rra, rri-rra aldameneko ate guztiak gurutzez zuritu zituen. Eskalea, bide-erakusle gisa, artxibozain eta polizia batzuk kale hartan laster agertu ziren. Haien amorrua, hainbeste gurutze ikusi zituztenean! Zeinetan sartu? Lapurra nor zen zeinek ezaguru? Berriz ere itsuarenk;ana itzuli ziren eskale, artxibozain eta poJiziak. Bigarren aldiz ere «Hogeita lau urte eta begietako argia» aipatuz, burubide hau erman zien itsuak polizia haiei:

-Har ezazue, gizonak, Japurraren hiJotza eta berak lehen zituen soinekoz jantzi ezazue; eta hilotz jantzi hori zamari baten bizkarrean ongi loruz, kalea gora kalea behera erabili ezazue gurutzedun etxe horien aurrean. Lapur hil burugabeak laster salatuko du bi buru dituen lapur bizi hori.
Arnezkerarra zapatari zen eta larruartean ematen zituen aste erdiko egunen ordu barzuk. Bere dendaurretik hilotz burugabea igaro zen arratsalde batean, zapatariak ikusi eta itsu egin arren, haren emazteak garrasi egin zuen. Senarrak orduan, gainera zetorkiona sumatuz edo, andreari guraizez behatzean ebaki bat egin zion. Berehalaxe sartu ziren zapatarikoan poliziak.

-Zatoz gurekin.

-Zuekin nora eta zertara?

-Buru-moztale zuek izan zarete. Garrasi egin du emakume horrek burugabeko hilotza ikustean, eta hortik igarri dugu…

-Garrasi eginen ez du, ba, guraize hauetaz behatza ebaki baitiot? Zuek ere eginen zenukete, bai.
Luzaro hizka-mizka aritu eta gero sartu ziren bezalaxe irten ziren poliziak.

Gero gorputzarengana burua ekarriko zuelakoan, etxo1a batean utzi zuten gorpua, zelatariak zokoetan zituela. I1unabarrez, ekaitz zantzua somatuz, zaldi gainean joan zen amezketarra, bidezorroetan burua eta gainera ardoa eta ogia zeramatzala. Euri erauntsia hasi zuen eta barnera, etxo1a barnera, sarrarazi zuten. Ogia eta ardoa eman zioten amezketarrari hango zaintzaileek. Gero «berak ere ardoa bazuela» esanez, besteei edaten berea eman zien. Eta nonbait ere ardoak lo-belarra zuelako edo, guztiak lo gelditu ziren. Azkenez bere lapur madrildarraren burua etxola hartan hilotz-ondoan utzita, bere bidean joan zen amezketar ernea.