ZABORREN GAIKAKO BILKETAREN SENTSIBILIZAZIO KANPAINA AMEZKETAN.

Amezketako Udalak, Tolosaldeako Mankomunitatearekin elkarlanean, zaborren gaikako bilketaren sentsibilizazio kanpaina eramango da aurrera hurrengo lau asteetan.

Aste honetan egurrezko paletekin egokitutako 2 kubo edo “totem” jarri dira Beltzaren plaza ondoko jolastokian, bakoitzak alboetan hondakin mota banarekin: horia, plastikozko ontziak, metalezko ontziak eta brik motako ontziekin eta berdea beirazko ontzi eta botilekin, eta hauek, esan bezala 4 asteetan zehar, herriko beste zenbait lekuetara mugituko dira.

Gaikako bilketan herritarren parte-hartzeak bere biziko garrantzia du birziklatze prozesuari begira, eta Udalak askotan gogorarazten die herritarrei herritar bakoitzak eta guztion mesedetan duen ardura arlo honetan. Oker edota nahastuta botatako hondakinek prozesu hori oztopatu egiten dute eta, gainera, bertan gaizki botatakoak errefusa moduan kudeatu behar izaten dira, eta horrek eragina du urteko zabor bilketaren tasan.

Azken bi urteetako erabilgarri dauden datu adierazgarri batzuk aurkezte aldera aipatu behar da Tolosaldeako landa eremuan, Amezkezketa barne noski, bataz beste sortzen den zaborraren % 58,58 birziklatzen dela eta hori datu ona da. Halere, birziklatzen ez den beste zatia, % 41,42, errefuxara doana, dena ez luke errefuxara joan behar, badago zati garrantzitsu bat gaika birziklatu beharko litzatekeena. Horrela, berez eta zehatz mehatz errefuxa izango litzakeena errefuxara botatzen den % 77,71 da eta beste % 22,29 organikoa, plastikoa, beira, parpera eta abar da, edo beste modu batean esanda botatzen denaren 4tik 1 ez da errefuxara bota behar, eta hona hemen amezketarrek duten marjena gaikako bilketa areagotu eta hobetzeko.

Azkenik, esan organikoa konpostajearen bitartez kudeatzeko erabakia Amezketako etxebizitzen %64k hartua duela, eta herritaren praktika egoki honi esker, gaikako bilketarekin batera, amezketarrek ingurumenaren zaintzarekin konpromezua erakusten dute.