AMEZKETAKO UDALAK 2018. URTERAKO ORDENANTZA FISKALAK ONARTU DITU

Amezketako Udalbatzarrak, joan zen astean egindako Udalbatzarrean, ahobatez onartu berriak ditu 2018ko Ordenantza Fiskalak. Dokumentu honetan udal zergak eta udal zerbitzuen tasak aurrikusten dira, eta hauek Udal aurrekontuaren sarreren % 44 inguru suposatzen dute, hortaz bere garrantzia. Halere, azken datu hau azaldu behar da: Gipuzkoako bataz bestekoa % 54 da eta beste herri txikietako bataz bestekoa % 45 da, beraz Amezketan presio fiskala Gipuzkoako beste herri askotan baino baxuagoa da.

  1. urterako, batetik, KPI (Kontsumoko Prezioen Indizea), eta bestetik, Amezketa bezalako biztanle kopurua zuten Gipuzkoako beste zenbait herri txikiren udal zergen batezbestekoak hartu baziren aintzat ordenantza fiskalak zehazteko, 2018. urterako aldiz, KPI bakarrik izan da kontutan irizpide bezala, zehazki Gipuzkoako abuztuko urte artekoa, % 1,7koa izan dena. Horrela, aurreko urtean, esfortzu fiskala areagotzea eskatu bazitzaien herritarrei, behin maila hori ezarrita, KPI igotzea nahikoa dela deritzo Udalak.

Zergaz zerga joanda, 2018. urterako aldaketa gutxi daude. Ondasun higiezinen gaineko zergaren inguruan esan iaz Gipuzkoako Foru Aldundiak Balio Katastralak eguneratu zituela 2018an balio hauek bere horretan uzten dituela. Zerga hau % 1,7 igoko da eta iaz ezarritako familia ugarientzat hobaria mantenduko da (2017an 11 familia izan dira onuradunak).

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga ri dagokionez esan % 1,7 igoko dela Iaz, zerga honetan hobari berria ezarri zen: turismo, autobus eta kamioi motako ibilgailuentzako % 20ko hobaria kuotan, kontsumitzen duten karburante motaren arabera, motorraren ezaugarrien arabera eta karburante horren errekuntzak ingurugiroari kalte gutxiago eragiten dutenak, hau da, ibilgailu elektriko edo hibridoen kasua, eta 2017an ibilgailu bati aplikatu zaio.

Azkenik, aipatu Udalerriko Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren karga tasak % 1,7 igoko dira, eta iazko hobariak mantentzen dira: fatxada eta teilatuak konpontzeko, eta irisgarritasuna mesedetzeko hobariak, sute, uholde edo beste edozein motatako hondamendik sortutako kalteen ondorioz eraikin nahiz instalazioetan egin beharreko berreraikuntzazko obretarako hobariak, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerekin zerikusia duten eraikuntza, instalazio eta obretarako, eta azkenik, eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak ezartzeko obratan

Tasak eta prezio publikoei dagokienez, guztiak bere horretan mantenduko dira: zabor bilketa, udalekuak, Etxez Etxeko laguntza zerbitzua, Amezketako Udalaren Onura Publikoko mendian larratzeko eskubidea, Hirigintza lizentziak emateagatik, eta abarrek ez dute aldaketarik izango. Azkenik esan Uraren tasarren barruan, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Uraren Ziklo Integralarentzat onartutako kopuruak alegia, kanona % 1 igotzen dela eta ur kontsumoak igoera desberdin progresiboak dituela, % 1,5etik hasita kontsumo baxuetan % 4,8arte kontsumo altuetan.

Amaitzeko ohartu behar da, izenburuan esaten den bezala, Amezketako Udalak 2018. urterako Ordenantza Fiskalak onartu dituela baina Udalbatzarraren onespena behin behinekoa da eta beraz, edozein herritarrek eskubidea du dokumentua aztertzeko eta bere kasuan kexak agertzeko. Udalaren aldetik, erabateko prestutasuna agertu nahi da gai honetan Udaletxera hurbiltzen den edozein herritarrei behar diren azalpen guztiak emateko.