Amezketa
Amezketawww.amezketa.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

YOGA ETA GIMNASIA SAIOAK

Aspaldi Amezketan, herritar talde bat biltzen hasi zen gorputzari mugimendu piska bat emateko aitzakiarekin. Talde honi herritar gehiago batzen joan zaizkio eta badira urte batzuk bi taldetan banatu zela. Alde batetik aerobikarekin gorputza astindu nahi zutenak eta bestetik yogaren ezagutza iza nahi zutenak.

 

Aurten ordea, yoga taldea bakarrik jarri da martxan, aerobikeko irakaslerik ezin izan baitute aurkitu. Yoga taldea, asteartetan Zumadi eskolako musika gelan elkartzen da, 18:00tik 19:30ra. Norbait interesaturik badago, bertara agertu dadila.

 

Bestalde, urtero Amezketako udalak, 60 urtetik gorakoentzat yoga eta soinketa saioak antolatzen ditu. Aurten, asteazkenetan izango dira saio hauek, bai Ugarten eta baita Amezketan ere.

 

 

 

o   SOINKETA

 

-     UGARTEN: Ugarteko Elkartean asteazkenero 16:00tik 17:00ra.

-     AMEZKETAN: gela polibalentean, hileko lehenengo eta hirugarren asteazkenean, 17:30tik 18:30ra.

 

 

 

o   YOGA

 

-     AMEZKETAN: gela polibalentean, hileko bigarren eta laugarren asteazkenean. 16:00tik 17:30ra. Aipatu baita ere, norbaitek yoga saioan ez baluke parte hartu nahi, Ugartera joateko aukera duela soinketa saioetara.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz