Amezketa
Amezketawww.amezketa.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

KAREGINTZA

Gai hau interesatu sitzaigun eta Abaltzisketaco Olano baserriko Juan Garmendiari egin genion elkarrizketa. Gaitera, oso gustora, zekien informazio gustia eman zigun.

-Zer material erabiltzen da karea egiteko?

-Kare-harria behar izaten zen, hori izaten zen karea egiteko harria. Hau, Larraitz baina gorago dagoen Mailoa izeneko mendi horretan ateratzen genuen.

-Zenbat denbora behar zen karea egiteko?

-Egunean hiru aldiz deskargatzen genuen: Goizean 8:00etan, eguerdian 13:00etan eta iluntzean 19:00etan. Horrela egiten genituen 1.400 kg eta 1.500 kg artean. Beti berdin ez genuen egiten, haizeak eta batzuetan ondo jotzen zuen, ipar haizea behar izaten zen karea ondo egiteko, karobiak indarra galtzen zuen eta Orduña gutxixeago egiten zen.

-Non egiten zen karea?

-Arragoa esaten zaion karobi batean egiten zen, labea da eta horrek zulo borobil bat dauka barruan adreiluekin forratua. Eta adreilu haiek, sua egiten zenean gorituta gorri-gorri jartzen ziren eta horrek erretzen zuen harria.



-Zaila al zen egitea?

-Bai zaila zen, neketsua. Planketarekin harkaitza zulatu, gero zulo artan dinamita sartu eta dinamita lehertzen zenean harkaitz puska handiak erortzen ziren. Haiek idi eta lerekin jaizten genituen. Lera, gurdia bezala arrastan ibiltzen zena izaten zen. Larraitzen kamioia kargatu eta ona ekartzen genuen, karea egiteko lekura. Karobi horretara ekarria eta mailuekin txikitu behar izaten zen 1kg zatietan. Ondo-ondo erretzeko.

-Nola egiten zen karea?

-Kare-harria txikitu eta karobira sartzen zen, eta kare-harri ura erretzen zenean kare bihurtzen zen.

-Lagun asko behar al dira karea agiteko?

-4 edo 5 lagun izaten ginen normalean. Lanik txarrena karibi hori gatean bi aldiz kargatzea izaten zen.

-Zergatik?

-Aurrera hori kargatzen zen karibia joaten ginen. Barruan kapa bat egur botatzen zitzaion eta gero ikatz pixka bat egurraren zirrikituak eureka gutxitzeko. Ikat pixka bat bota ondoren, haren gainean harri kapa bat jartzen genuen, eta kapa haren gainean, berriz ere egurra eta ikatza nahasten genituen, ondoren berriz harria jarriz. Horrela 7 edo 8 kapa ematen genizkion eta puntaraino beteta jartzen genuen. Egurrak eta ikatzak erretzen zirenean, behera joaten ziren eta berriz ere kargatu egin behar izaten zen, beti beteta edukitzeko. Gatean hori egitera joan behar izaten genuen eta beheraka egiten zuenean, egurra eta ikatzak erretzen zirenean, berriz ere egurra bota, ikatza bota, harria bota eta kargatuta jartzen genuen. Hori gauean 2 aldiz agiten genuen, eta gero, goizean, karobian kargatu, puntatik behera, azpitik baitzuen ateratzeko lekua.



-Zertarako erabiltzen zen karea?

-Soroetan lurra hobeto edukitzeko. Orain baino hobeto edukitzeko genituen lurrak karean egiten genuenean. Lehen, ez zuenn orain adina gaita izaten lurrak, orain adina zomorro landareetan. Gaur egun, babarrunak erein eta askotan heldu baina lehen deseginda gelditzen dira, aienak deseginda, baina Orduña ez zuen horrelako gaitzik izaten.

-Nola moldatzen sienten behar zen tokira jaisten?

-Karobiaren azpiko atea ireki eta karea behera etortzen zen. Hau, karobiaren aurrean gelditzen zen eta handik kargatzen genuen. Orduña, erabiltzen genituen idiak eta gurdia. Gurdia palarekin kargatu eta sorora eramaten genuen. Han, berriz pila txikietan botatzen genuen, eta karea gurdia eta palarekin zabaltzen genuen. Gero arrearekin, Orduña soroan lurra kompontzeko erabiltzen zen tresnarekin, nahasten genuen. Karea , pelota bezala egoten zen, baina gero lurraren hezetasunarekin hauts egiten zen, irina bezala.
Gainerakoan ere egiten genuen, Martxoan aurrenean edo. Horrela hasten ginen karea egiten , eta gero piztuta edukitzen genuen abuztuan azkena bitartean bitartean. Orduña, tarte horretan sobratzen ziren kareak, etxe barruan, ikuiluan edo bordan sartzen genituen. Arrizkutzua izaten zen hezetasula arrapatzen bazuen, ikuiluko zoruan zabor piska bat arrapatzen bazuen, sua sortzeko arriskua izaten baitzen. Behin, bordan lurrean zegoen karea, eta bahiei azpiak egiteko edukitzen zuen garopilak su hartu zion, karearen bero horrekin.

-Karea egiten al dute gaur egun?

-Baserrietan behintzat ez dugu egiten. Orain karea egiteko lekuak kanteretan daude.

-Zertarako?

-Gaur egun ere lurrari nahasteko erabiltzen da eta baita obretarako ere. Karea gauza askotan erabiltzen dute gaur egun.



EGILEAK: XUBAN ETA IBAI



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz