Amezketa
Amezketawww.amezketa.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

HAUR ESKOLA

 

HAUR-ESKOLA

 

 

Aurten, 2007an, beste zerbitzu berri bat jarri da martxan Amezketan, haur-eskola. Bertan, 2 urterarteko haur guztiek eman dezakete izena. Matrikulatzeko, eskaera orria betetzea ezinbestekoa da. Matrikulazio epeei dagokionean, aipatu behar, okupaturiko plazen kopurua haurreskolak eskaintzan duenaren %60ra helduko ez balitz, izen-emate epea irekita egongo dela beti. %60tik gorakoa balitz berriz, ohiko izen-emate epeak errespatatuko dira, hau da, maiatza, iraila eta urrian. Hala ere, edozein kasutan, beti errespetatuko dira maiatzeko izen-emate epea eta irailean hasten den ikastaro berriaren aurreko izen-emate prozedura arrunta.  

 

Momentuz, 9 haurrek eman dute izena baina 10 haur hartzeko prestaturik dago eskola. Goizeko 7:30tik arratsaldeko 17:00ak (batzuetan 18:30) arte dago zabalik egun, baina hau alda daiteke guraso bakoitzaren beharren arabera. Zerbitzuaren ordutegi orokorra,  goizeko 7:30tik arratsaldeko 18:30ak artekoa da.

 

Kostuari buruz berriz aipatu, hilean kuota bat ordaindu behar dela eta janaria ere, gurasoen gain dela. Haurrak egunean 5 ordu edo gutxiago pastasen baditu eskolan, hilean 135€ ordaindu behar dira eta 5 ordu baina gehiago pasatuz gero, 180€. Aurrez aipatu bezala, janariaz ere, gurasoek egin behar dute kargu.

 

Norbait interasaturik badago edo informazio gehiago eskuratu nahi badu, 943-65 09 92 telefonora dei dezala edo bestela, haur-eskola bertara gerturatu dadila, San Bartolome kalea 27-1 (mediku etxearen gainean) eta bertan, bai Maitane edo eta baita Susanak esku zabalik hartuko zaituzte.

 

 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz