Amezketa
Amezketawww.amezketa.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

AUTOMOBILA PARTEKATU

PARTEKATU AUTOA proiektua herritarren artean autoaren zentzuzko erabilera sustatzeko helburuarekin sortu zen, eta autoa partekatu nahi duten pertsonak harremanetan jartzea ahalbidetzen du.

Zerbitzuaren helburu nagusien artean, herritarrek ibilgailu pribatuan egiten dituzten joan-etorriei mugikortasun iraunkorra sustatzen duen alternatiba bat eskaintzea, eta ibilgailu pribatuaren erabilerak dakarren energia kontsumoa eta kutsadura gutxitzea daude.

Besteak beste, eguneroko bidaietan, unibertsitatera joateko edo lanera joateko, autoa partekatu nahi duten pertsonak edo ibilbide bera egiten duten pertsonak aurkitzeko aukera ematen du.

Horretarako zerbitzuaren erabiltzaile bakoitzak erregistratu eta partekatzea gustatuko litzaiokeen ibilbideari buruzko datuak eman behar ditu. Bidai bera partekatu dezaketela uste duten pertsonak mezu elektroniko bidez harremanetan jartzeko aukera dute.

Ekimen honi buruzko informazio gehiago lortzeko www.tolosaldeagaratzen.net edo www.compartir.org web orrietara jo edo AUTOAN ELKARREKIN irudiaren gainean sakatu dezakezue.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz